Dublindarra - Alfonso Zapico

(No reviews yet) Write a Review
Mexican Peso
MXN669.09
SKU:
9788416251377
Autor:
ALFONSO ZAPICO
Editorial:
ASTIBERRI

Product Overview

Titulo: Dublindarra - Alfonso Zapico

Autor: ALFONSO ZAPICO

Editorial: ASTIBERRI

Lenguaje: Español

ISBN13: 9788416251377

Reseña: Alfonso Zapico komikigile asturiarra 3 urtez aritu zen guztiz lanari emana Dublindarra sortzeko nobela grafikoak James Joyceren bizitza du ardatz eta hark bizi izandako hainbat pasarte elkarrizketa lazeria eta abentura korritzen ditu XX. mendeko pertsonaia zinez handi hura taxutuz. Asmo handiko lan honek Komikiaren Sari Nazionala eskuratu zuen 2012an eta horren osagarri dira La ruta Joyce (Astiberri 2011) –bidaia-kaiera bat Zapicok idazle handiaren urratsei jarraiki egin zuen dokumentazio-lanaz eta bisitatu zituen hiriez– eta Los pasos encontrados erakusketa –aurten ikusgai izan da bai Niemeyer Zentroan bai eta Nafarroako Komikiaren VI. Azokan ere. Alfonso Zapicoren kontakizun honek pasadizo ugari ezagutzera emateaz gain bidaia liluragarria ere proposatzen digu irlandar unibertsalak bizitoki izan zituen hirietan barrena: Dublin Trieste Paris eta Zürich. Bidaia horretan egile ospetsu asko agertuko dira hala nola Henrik Ibsen W. B. Yeats Ezra Pound H. G. Wells Bernard Shaw T. S. Eliot Virginia Woolf Paul Valéry Marcel Proust Ernest Hemingway Samuel Beckett Sergei Eisenstein Henri Matisse André Gide Le Corbusier bai eta Lenin bera ere. Café Budapest (Astiberri 2008) fikzioarekin Zapicok argi utzi zuen ez zela beldur lan konplexuei ekiteko orduko hartan Palestina eta Israelen arteko gatazka etengabearen hastapenetan oinarritu baitzen. Joyceren lilurapean erori zen gero eta orduan ere lan-plangintza zehatza jorratu zuen Asturiasko Meatze aldeko komikigileak hasteko Europan barrena egin zuen bidaia eta horrek aukera eman zion zirriborro ugari marrazteko bertatik bertara eta dokumentazio-lan zorrotza burutzeko besteak beste Joyceren bizitza eta lanaren aditu zenbaitekin elkarrizketatu baitzen. Horri guztiari esker Dublindarra proiektua obra landu eta jantzi bihurtu zen eta azkenik 2011n argia ikusi zuen. Orain Sari Nazionalaren bultzadari esker jatorrizkoaren 5. edizioa eta euskarazko lehen bertsioa argitaratu dira.

Reviews

(No reviews yet) Write a Review